Auzokideen talde horrek etxebizitza politika sozial baten alde egin gura duela azaldu du. Hori dela eta, "Eskubideak ez dira zozketatzen, etxebizitza politika soziala Getxon!" lemapean, elkarretaratzea egiteko deia egin die herritar guztiei biharko, eguenerako, 11:30ean Gobelako kiroldegiaren aurrean.