Zinegotzi izateari utziko dion arren, politika arloan lanean jarraituko duela argi utzi gura izan du Gutierrezek, "feminismoaren, sozialismoaren eta independentziaren alde militatzen jarraituko dut, nire arloetan". Horrez gainera, bere esker onak adierazi gura dizkie berarekiko erakutsi dioten "maitasuna" eta zorte ona opa dio Guijarrubiari: "disfrutatzea eta Getxoko ahotsik gabekoen bozeramailea izaten jarraitu dadila".