Lankidetzako taldearen laguntzagaz egindako libururen salmentatik lortu zen diru-kopurua. Liburuak, aldizkariak, koadernotxoak eta entziklopediak herritarrek emandakoak ziren eta euro bateko gutxi-gora-beherako prezio sinbolikoan saldu ziren. Ateratako dirua Ainara Azaola Lagun Artean GKEko buruak jaso du eta Guatemalako Todos Santos Cuchumataneko bigarren hezkuntzako institutuko instalakuntzak hobetzera zuzenduko da.