Kanpaldia gaur arrastiko 08:00etan abiatuko dute; horretarako, Gaztedi tabernan jarri dute hitzordua. Hurrengo egunean, zapatuan, goizeko 11:00etan Tosu landako eta Hezetasuna auzoko egoeren inguruan berba egingo dute, HAPOren harira. Azkenik, arrastiko 05:00etan "ezusteko jarduera" bat egingo dute. Antolatzaileek gogoratu dutenez, beharrezkoa izango da kanpin-dendaren bat eroatea.