Daahoud Salim Quintet taldeaAmsterdam-en sortu zen; Holanda eta Espainiako agertokirik ospetsuenetan (Bimhuis, Concertgebouw, Auditorio Nacional, Grachten Festival, North Sea Jazz Festival...) ibilitako musikariek osatzen dute; sari garrantzitsuak lortu dituzte eta Jazz Orchestra of the Concertgebouw bezalako "ensemble" handiakaz jardun dute elkarlanean. Euren musikaren oinarria Daahoud-en eta bere aitaren (Abdu Salim) konposizioak dira. Espainian jazzaren aitzindarietako bat da Abdu Salim; Andaluziako lehenengo jazz-eskola sortu zuen eta talde irabazlearen inspirazio-iturria da.
Bigarren sariaren irabazleak, Tomasz Wendt Trio talde poloniarrak, bere herriko eszenatokietako jazzeko instrumentistarik adierazgarrienetako bat dauka lidertzat (Tomasz Wendt piano-jolea); gainerako kideak sorkuntza handiko eta inprobisaziorako-erraztasun itzeleko musikari gazteak dira. Euren konposizioetan jazzaren tradizioaren eragin garrantzitsua agertzen da, nahiz eta musikaren bide berriak bilatzeko prest azaldu. Wendt-en gai propioak jotzen dituzte, eta estandar herrikoien moldaketak ere bai.
Sariak
Talde Lehiaketaren irabazleek 3.750 euro jaso eta CDa grabatuko dute. Gainera, gaur, uztailak 5, joko du berriro Algortako Bihotz Alai plazan, 21:00etan, Esperanza Spaldingen emanaldiaren aurretik. Halaber, garaileek Lovainako (Belgika) Jazzaldian parte hartuko dute, Getxo Jazzak jaialdi horregaz daukan lankidetza-hitzarmena dela medio. Bigarren sariari 1.500 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 750 euro eskuratuko ditu.