Euren bizilekuetako egoera latzetatik urrun, umeek udaldia gurean igarotzeko aukera eskaintzen duen ekimenari esker, 13 umek emango dute uda Getxon aurten; saharar errefuxiatuen kanpamentuetatik, Errusiatik, Bielorrusiatik eta Ukrainatik heldutako haurrak dira. Ekimena ondoko elkarteek antolatzen dute: Getxo Pro Sahara AFTAL, Bikarte, Chernobileko Umeak, Ukrania Gaztea eta Acobik.Elkarteen eta umeok etxean hartuko dituzten sendien lana ere goraipatu du harrera-ekitaldian Landak: "Eskerrik asko elkarteei zuen lanari esker ume hauek gure artean izango direlako eta familiei ere zuen konpromisoa eta elkartasunagatik, eta baita beraien bitartez beren jatorrizko herrialdeen egoerak ezagut ditzakegulako”.
Udaletik gogorarazi dutenez, "urtero bezala, ekimenaren helburuak hurrengo hirurak dira: osasuna zaintzea, ondo pasatzea eta heldu diren errealitateen berri getxotarren artean zabaltzea. Umeek harrerako familiekin eta bere lagunekin batera hainbat jardueratan ondo pasatzeko aukera edukiko dute uztailean eta abuztuan".