Egitasmo hori beste proiektu handiago baten barruan dago, Udalak azaldu duenez: "Fundación Río Manta izeneko tokiko taldearekin elkarlanean aurrera eramaten ari den proiektu batena (98.400 euroko aurrekontuarekin) izango da. Taldeak lurrikarak kaltetutako instalakuntzak berreraiki behar ditu, bertatik osasun arreta eta laguntza eman eta inguruko gizarte sarea sendotzen baitu. Lurrikara 7,8 gradukoa izan zen, eta 663 pertsonen heriotza eragin zuen, 6.274 zauritu baino gehiago eta 9 desagertu. Gainera 22.754 laguni ostatua eman behar izan zaie".
Jakinarazi dutenez, Udalak emandako larrialdiko diru-laguntza horrek "Garapeneko Lan Taldearen erabateko sostengua du"; udalerrian diharduten 14 GKEek eta Udalak osatzen dute lan-talde hori.
Iaz ere laguntza eman zuen Udalak: Manta udalerriko auzo baztertuenetakoen bizi-baldintzak hobetzeko egitasmoa bultzatzeko izan zen orduko ekarpena.