Realera itzuli da Naiara Beristain futbolari itzubaltzetarra

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 13a, 10:50
Naiara Beristain Realean berriro. © REAL SOCIEDAD

Azken denboraldi bitan Valentzian jokatu ostean, Realera itzuli da Naiara Beristain 24 urteko itzubaltzetarra. Erdilariak sasoi bi egin zituen Donostiako klubean, 2012tik 2014ra; orain, urtebeterako kontratua sinatu du.

"Ilusioz gainezka nago", adierazi zuen atzo jokalariak berak. "Taldeak aurrerapausoa eman du denboraldi honetan, eta horri eutsi behar diogu. Gauza politak egin ditzakegu", gaineratu zuenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun