Udalak goraipatu duenez, "Getxoko bi hondartzek dute soilik bereizgarri hori, Eakoarekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoan". Ingurumen zinegotziaren arabera, "bandera eskuratzeak uraren eta hondartzako inguruaren kalitatea egiaztatzeaz gain, Getxoko Udalak Ingurunearekin, sentsibilizazioarekin eta inguruneko heziketarekin duen konpromisoa ere uzten du agerian; urte osoan zehar aurrera eramaten ari den etengabeko lana, eta ez soilik udan, udalerri jasangarriago lortzeko”.