Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "aurkeztu diren 24 kartelen artean", ondoko hauek izan dira epaimahaiak aukeratu dituen 6 finalistak:
Anima zaitez! – Iker Ortega Ortiz
I love Portu Zaharra – Xabi Uribe-Etxebarri
Kolore guztien festa – Jose Mari Sáez
Kolorezko antzarrak – Egoitz Gallastegi Fullaondo
Migo – Gabriel Rodríguez López de Guereña
Txipi – Ane Vidaurrazaga Villar
Sari banaketa eta jaietako kartelaren aurkezpena iluntzeko 09:00etan izango dira Portu Zaharreko Etxetxun bertan. Lehenengoaren eta bigarrenaren diru-sariez gain, parte-hartzeagatik sariak zozkatuko dituzte bertan diren eta sari nagusiak jaso ez dituzten egileen artean.