Mintegian izena emateko aukera egongo da hilaren 20ra arte, antirumores@getxo.eus helbidera mezu bat bidaliz; horretan zehaztu beharrekoak hauek dira: izen-abizenak, Zurrumurruen kontrako Agentea izateko heziketa-urtea, udalerria eta behar bereziak (izatekotan).
Izan ere, mintegian parte hartzeko beharrezkoa da udalerrian azken urteotan eskainitako heziketa-saioetan parte hartu izana.
Getxoko Udalak azaldu duenez, "gune praktikoa izango da eta horretan parte hartzaileek era bizian landuko dituzte egoerak eta zurrumurruen kontra nola jokatu, teknika eta estrategia desberdinen bitartez".
Jardunaldia goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo dute Algortako Gaztelekuan (Urgull z/g, 3.solairuan).
Bestalde, Zurrumurruen kontrako Estrategiarekiko atxikimendua "on line" adierazteko aukera eskainiko dute laster, horretarako botoi bat ipiniz www.getxo.eus/antirumores webgunean.