Zazpi jokalari berri dauzka Arenasek

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 14a, 11:03

© ARENAS FUTBOL TALDEA

Edu Ubis Logroñoko aurrelaria da Arenas futbol-taldean 2016-2017 denboraldirako fitxatu duen zazpigarren jokalaria; bere taldekideakaz batera entrenatuko da lehendabiziko aldiz, gaur, eguena, 19:00etatik aurrera. 28 urteko jokalariak Amorebietan egon zen joan den denboraldian. Gorri-beltzak 2. B mailan lehiatuko dira. Aurre-denboraldiko lehenengo partida Bermeo futbol-taldearen kontra izango dute, uztailaren 27an, Itxas Gane futbol-zelaian.

Vicent Company 22 urteko atezain valentziarra, Imanol Aguiar 30 urteko eskuineko hegaleko barakaldarra, Prudencio Saez "Pruden" 21 urteko erdiko erdilari edo ezkerreko hegaleko valentziarra, Nacho Matador 29 urteko erdiko erdilari asturiarra, Fernando Cabero 31 urteko erdiko atzelari iruindarra eta Alvaro Romero 20 urteko ezkerreko hegaleko edo erdilari sevillarra ere fitxatu ditu Arenas taldeak.

Bestalde, Gobelan jokatzen jarraituko dute Diego Royo, Eneko Zabaleta, Txemi Tallledo, Gaizka Bergara, Jaime Zumalakarregi, Ian Uranga, Ibon Diez, Dani Lopez, Aitor Ramos, Luisma Villa, Angel Gandara "Txopi" jokalariek.

Javi Lopez, Adrian Pazo, David Infante, Pablo Perez, Aitor Etxebarriazarraga, Jon Madrazo, Jokin Aranbarri eta Ernesto Tomas Catiane "Beto" futbolariek, ordea, ez dute talde itzubaltzetarrean jarraituko. Zuzendaritzat esker ona agertu die, klubean egindako lanagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun