"Urtero, jaietan, badago eraso matxistaren bat jasaten duenik. Bada garaia aurrea har diezaiogun", Algortako Mugimendu Feministak adierazi duenez. Jaietan eraso matxistarik gura ez dutelako antolatu dute tailerra.
Bariku honetarako, uztailak 15, jaietan sexismoa ekidin eta eraso matxistei aurre egiteko tailerra antolatu du Algortako Mugimendu Feministak; 18:00etan egingo dute, Fadura kiroldegiko areto nagusian. Besteak beste, egoera sexistak identifikatzen eta eraso matxistei zelan aurre egin (protokoloak aztergai) erakutsiko dute.
"Urtero, jaietan, badago eraso matxistaren bat jasaten duenik. Bada garaia aurrea har diezaiogun", Algortako Mugimendu Feministak adierazi duenez. Jaietan eraso matxistarik gura ez dutelako antolatu dute tailerra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!