Basque Basket Tour 2016 biraren barruan, emakumeen Euskadiko eta Venezuelako taldeek jokatu zuten lehenago, pasa den ekainean, hain zuzen ere; orain, gizonezkoen txanda da. Fadurako kiroldegian izango da Euskadiren eta Venezuelaren arteko dema; selekzio hori Hego Amerikako txapelduna da gaur egun, eta Rioko Joko Olinpikoetan lehiatuko da.