Abrako Itsas Errege Kluba-Real Sporting klubak antolatzen dute txapelketa; 1904 inguruan antolatu zuten lehenengoz, eta zaharrenetakoa da. Gaur egungo arauen arabera, aurtengoa XVIII. edizioa izango da, eta belaontziak hainbat kategoriatan lehiatuko dira: Garaiko ontziak eta klasikoak, eta Tradizioaren izpiritua. J80 monotipoen arteko lehiaketa ere prestatu dute, Bizkaiko Txapelketaren barruan. Horrez gainera, hobeto jagonda dagoen belaontziak Enrique Arriola saria jasoko du, eta zaharberritze onena duena ere sarituko dute.
Antzinako edo garaiko ontzitzat hartzen dira 1949ko abenduaren 31 baino lehen ureratutakoak; klasikotzat, 1950eko urtarritaren 1etik 1975eko abenduaren 31ra itsasoratuak. Azkenik, Tradizio Izpiritua dutela deritze 1991ko abenduaren 31 baino lehen eraikitakoei.