Antzokia eraikitzeko erabili diren bi garabietatik, une honetan obra-eremuan dagoen garabi bakarra da. Beste garabia joan den urtarrilean kendu zuten, eraikinaren inguruan urbanizazio lanak aurreratu ahal izateko.
Garabiaren dimentsio handiak kontuan hartuta, (garabi-besoak 35 metroko luzera du eta 40 metroko altueran dago) desmuntatzea faseka egingo da.
Goizeko 08:00etan hasiko dira lanak, eta egunean zehar bukatzea espero dute.
Egingo diren maniobrak direla-eta, eta teknikari eta segurtasunari dagokion protokoloak zehazten duenaren arabera, gurpildun trafikoa guztiz moztuko da Artibai kalean. Kale horretan oinezkoen pasabidea ere aldizka moztuko da. Egunean zehar hainbat eten izango denez, beharginek unean-uneko egoera seinaleztatuko dute eta zirkulatzeko irtenbideak emango dituzte, sarbideak ziurtatzeko eta herritarrei eragozpenak gutxitzeko.
Eguna eta ordua aldatu egin daitezke baldintza meteorologikoak eta lanen aurrerakuntzak direla-eta.