Ertzaintza sexu-eraso bat ikertzen dabil Getxon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez. Antza denez, erasoa domeka gauerdian jazo zen, Aixerrotako landan ospatu zen Nazioarteko Paella Lehiaketan. Horren ondorioz, emakume batek bortxaketa horren berri eman zion Ertzaintzari. Polizia autonomikoak gertakariak argitzeko ikerketa abiatu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!