Inskripzioa Getxo Igeriketa Waterpolo talde antolatzailearen Getxoiw.com webgunean egin daiteke. Bertan, probaren arauak eta ezaugarriak daude ikusgai. Hiru kategoriatan hiruna saridun izango dira. Proba Getxo kirolak eta Bizkaiko Igeriketa Federazioa erakundeek babestu dute, eta Kantxa Kirol Modak, eta WIMEk lagundu dute, beste batzuen artean.