Ricardo Martin Ariño Biotz Alaiko 50. urteurreneko batzordeko kideak azaldu duenez, Madrilgo korua mistoa da. Egunotan jiran egon arren, atsedena hartuko dute algortarrei bisita egiteko. Coro de Jovenes 2014ko uztailean sortu zen. Halere, bere kideek eta Juan Pablo de Juan bere zuzendariak eskarmentu handia daukate, aurretik instituzioetako abesbatzetan egin baitute lan.
Urte bi hauetan, madrildarrek hainbat bira eta jardueratan parte hartu dute. Horren erakusle da pasa den igandean Torreviejako Habanera Lehiaketa ezagunean Ikus-entzuleen Saria eta Ohorezko Aipamena jaso izana.
Astelehenean, Biotz Alai abesbatzak zabalduko du emanaldia eta ondoren Madrilgo Coro de Jovenesek itxiko du saioa.