Bidalitako oharrean salatu duenez, «Buceo Agua enpresaren arduradunek eta urpekaritza-ikastaroen lizentzia ematen duen PADI erakundeak ez dute gertaera argitzeko laguntzarik eman. Urpekaritza irakasten duten profesionalek ardura berezia izan behar dute bere bizia euren esku ipini duten pertsonakaz». Zubiaguirre familiak espero du epai honek laguntzea eurek «jasandako zorigaitza beste familia batzuek ez jasateko».
2012ko abuztuaren 3an larri eroan zuten Zubiaguirre Gurutzetako Ospitalera, Castro Urdialesen urpekaritza- ikastaro bat egiten zebilela bihotz-biriketako geldialdia izan eta gero. Sorosleek artatu zuten istripua izan eta berehala. Ospitalean zendu zen handik aste batzuetara.