Azokan euren uzta saltzera inguruotako 60 baserritar eta ekoizle hurbiltzea espero dute Getxoko Kultur Etxeko arduradunek. Goiz-erdian, ekoizle askok nahitaezko hitzordua izango dute, Idiazabal jatorrizko deiturako gaztaren, barazkien eta landareen norgehiagoka izango dute-eta. Eguna amaitzeko, Biotz Alai abesbatzak kontzertua eskainiko du koruaren izen bera daukan plazan, 22:00etan.