Jonathan Castroviejok diploma olinpikoa eskuratu du Rio 2016ko erlojupeko proban. Itzubaltzetarra laugarren izan zen. Brontzezko dominatik lau segundora geratu zen Castroviejo; Chris Froomek kendu zion hirugarren postua, lau segundogatik. Fabian Cancellara izan zen irabazlea eta urrezko domina lortu zuen. Tom Dumoulinek lortu zuen zilarrezko domina, bigarren izanda.