Oroigarriak salgai daude Ereaga hondartzako turismo bulegoan, Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen aldi baterako turismo-informaziorako bulegoan eta udalerriko ekitaldietan kokatzen diren informazio-gunetan, hala nola Areetako Xake plazan irailaren 1etik aurrera zabaldu dena, Nazioarteko Folk Jaialdia dela-eta.
Euskal Kostaldea
Euskal Kostaldea izeneko markaren barruan, egurrezko surf oholaren itxurako giltzatako txikia egin dute; 1,50 euroan salduko da.
Portu Zaharrari (gune turistiko nagusienetakoa) eta bere tradizioari dagokionez, 4 iman egin dituzte, aipatutako auzoko 4 etxeren izenekin, doako aplikazioaren bitartez egin ahal den Portu Zaharra etxez-etxe ibilbidearen barruan daudenak. Imanen prezioa: euro bat bakoitzeko.
Gastronomia eta Tradizioa
Getxon kalitatezko eskaintza gastronomikoa oso balio aipagarria da. Hori sustatzeko, Turismo Bulegoak 4 artikulu kaleratu ditu:
Olibondo-egurrezko 3 mahai-tresnako sorta (koilara, sardexka eta pala); 30 eurotan salduko da.
Karolina hozkailurako imana, pastel tradizionalaren irudiarekin (3,50 uro bakoitza).
"Portu Zaharra dastatuz, el sabor del Puerto Viejo" errezeta-liburua (euskara-gaztelaniazko bertsioa: 14 euro; ingeles-frantsesezko errezeta-liburuxka: 10 euro).
Ereaga hondartzaren irudia duen katilua goilararekin (7 euro bakoitza).
Ondare Arkitektonikoa
Ondare Arkitektonikoa da udalerriak duen baliabide turistiko erakargarriena.
Aurten, hamar urte bete dira Bizkaiko Zubia Gizadiaren Ondarea izendatu zutenetik. Hori dela eta, Zubiaren irudiagaz giltzatakoa (2 euro bakoitza) eta imana (2 euro bakoitza) kaleratu dituzte.
Getxoko sustapen produktu horiek guztiak orain arte daudenei gehitu zaizkie. Honako hauek dira:
- Amantala: 6 euro.
- Erlojua: 18 euro.
- Postalak (0,30 euro) eta posterrak (2,50 euro).
- Euritakoak: 11 euro.
- Kamisetak: 8, 10 eta 12 euro.
- Poloak: 18 euro.
- Imanak: 1,50 euro.
- Bizkaiko Zubiari buruzko liburua: 12,95 euro.