Lehiaketa bera azaroaren 5, 6, 12 eta 13an egingo da (zapatuetan eta domeketan), goizetan eta eguerdietan, eta epaimahaiak aintzat hartuko ditu pintxoaren zaporea, originaltasuna eta euskararen erabilera. Halere, hiru aipamen berezi egingo dira: euskararen erabilera, barrarik onena eta pintxo tradizionala (oraingo honetan, patata tortillarik onena sarituko da).
Establezimendu bakoitzak pintxo bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Pintxoen izenek euskaraz egon beharko dute eta 1 euroko salneurri bakarra izango dute. Txartelean agertu beharrekoak dira prestatzeko erabili diren osagaiak, bat izan ezik, sekretua dena, publikoak lehiaketaren bitartez asmatu behar izango duena. Pintxoak modu librean prestatu ahal izango dituzte, tradizionala izan ezik.
Getxoko edozein ostalaritza establezimenduk eman dezake izena. Izen-ematea dohainik da eta egin ahal izango da ondorengo telefono zenbakien bidez 94 470 07 43 edo 638 18 84 86; www.getxo.eus/euskara webgunean dagoen formularioa betez, edo mezu bat bidaliz posta elektronikora: getxonegin@gmail.com