Topaketa horietan, emakume etorkinak batzen dituzten gaiei buruz berba egiteko toki bat eskaintzen zaie: zailtasunak, zalantzak, herrimina, poztasuna, hartzen dituen hirian xede eta amets berriak eraikitzeko moduei buruz mintzatzeko.
Saioak urritik urtarrilera bitartean egingo dira, zapatuetan, txandaka, hots, batean bai eta bestean ez, 17:00etatik 20:00etara, Algortako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan. Saio guztietan, migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira.
Izen-ematea www.getxo.eus/es/inmigración udal webgunean egin daiteke eta baita mujeresmigradas@getxo.eus helbide elektronikoan edo 696 627 958 telefono zenbakian (astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero.