Ultimate frisbee kirol-modalitatea zazpina kidek osaturiko bi talderen arteko lehia da; 100 metro luze eta 37 metro zabaleko zelaian jolasten da. Taldeen helburua frisbeea edo disko hegalaria elkarren artean pasatzea da, talde aurkariko inork hura atzeman gabe. Aldi berean, aurkariaren zelaira hurbiltzen ahaleginduko dira jokalariak; bertan paseak bukatzeak puntuak gehitzea ahalbideko du. Partidek 90 minutuko iraupena dute; eta norgehiagokaren irabazlea da puntu gehien biltzen dituena edo 15 puntu azkarren biltzen dituena.
Txapelketa belarrezko zazpi zelaitan jokatuko da aldi berean; kanporaketak zapatuan jokatuko dira, aurreikusitakoaren arabera eta azken fasea igande goizean egingo da.
Partidak ikusteko sarrera doakoa izango da eta kirol hori ezagutzeko interesa dutenak Diskolaris klubagazjar daitezke kontaktuan ultimatebilbao@hotmail.com helbide elektronikoaren bitartez.
Ultimate frisbee kirola asko hazi da azken urteotan; eta horregatik ahal den guztia egiten ari dira maila olinpikoa lor dezan. Gutxienez, Tokio 2020 Jokoetan erakusketa-kirola izango da.