Ohiturari jarraituz, Euskal Herria eguna ospatuko dute aurten ere, Algorta, Agurain, Baigorri, Ibarra, Itsasu, Lizarra eta Maule herrietako auzotarrak senidetzeko; oraingoan, Baigorrin da hitzordua. Zita zapatu honetan jarri dute, irailaren 3an, Behe Nafarroako herrian. Hala, egun osoko egitaraua antolatu dute ospakizun horretarako, 10:00etatik aurrera. Algortatik bertara joan gura duenak, goizeko 08:00etan jarrita du hitzordua Villamonteko bus geltokian, Baigorrira autoz joateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!