Hilaren 14an, eguaztenean, jakinaraziko dituzte zozketa guztien emaitzak, eta plazak automatikoki emango dituzte.
Guztira 5.525 leku daude; horietatik, 950 aurreko denboraldian ikaskuntza-zikloko ikastaroetan parte hartu dutenentzat izango dira, eta gainerakoak jende berriarentzat. Jarduera-programari dagokionez, 25 modalitate eta ia 360 ikastaro eskainiko dira.
Nobedade gisa, denboraldi berri honetan euskaraz emango diren ikastaroen eskaintza handituko da, bai umeentzat bai helduentzat. Bizi eta Txantxangorri ikurrakaz identifikatzen diren ikastaroak euskaraz izango dira nagusiki eta hizkuntza menperatzen ez dutenei arreta pertsonalizatua eskainiko zaie. Hala, umeentzako ikastaroen %70k Bizi ikurra izango du eta, helduen kasuan, ikastaroen %20k izango du, yoga, tenis, igeriketa eta padel modalitateetan.