Erlaxazioko eta taldeko laguntza psikologikoko doako tailerrak, Getxon

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 7a, 15:26

Itzubaltzeta/Romoko Gobelaurre Boluntariotza Zentroa. © GETXOKO UDALA.

Pertsona zaintzaileentzako erlaxazioko eta talde-laguntza psikologikoko tailerrak antolatu ditu Getxoko Udalak urteko azken hiruhilekorako, Zainduz foru hitzarmenaren barruan. Doako tailer horien helburua da udalerrian mendekotasun egoera duten bizi-lagunak zaintzen dituztenei Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza eskaintzea. Tailerrok Algortan eta Itzubaltzeta/Romon egingo dituzte, eta horietan parte hartzeko izen-ematea irailaren 12tik 23ra bitartean egin ahalko da, udalerriko Hiritarren Arretarako Bulegoetan.

Erlaxazio-tailerra 15 orduko iraupena izango du. Itzubaltzeta/Romon martitzenetan izango da, urriaren 4tik abenduaren 20ra bitartean, 10:00etatik 11:30era, Gobelaurre Boluntariotza Zentroan. Algortan, berriz, Urgull kaleko udal eraikinean egingo da, urriaren 14tik abenduaren 23ra bitarteko barikuetan, 11:00etatik 12:30era.

Azkenik, 18 orduko taldeko laguntza psikologikoaren ikastaroa astelehenetan izango da, urriaren 17tik abenduaren 23ra bitartean, 10:00etatik 12:00etara, Itzubaltzeta/Romoko Gobelaurre Boluntariotza Zentroan ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun