Bartzelonako Son De L’Havana laukoteak emango dio hasiera jaialdiaren 30. edizioari. Talde horrek habanera uztartzen du Mediterraneoko doinuakaz, rumbagaz, Kubako sonagaz zein tangoagaz, besteak beste. Moldaketa propioak eta kalitatezko melodiak egiten dituzte. Bigarren egunean, berriz, Gironako Group Arjau taldeak hartuko du lekukoa. Ahots- eta gitarra-hirukote honek 1997an abiatu zuen musikaren ibilbidea, eta habaneraren jatorria dute ardatz nagusi. Azkenik, domekan, saio bikoitzagaz emango diote amaiera jaialdiari. Horretan, bertoko talde bik joko dute: ahots mistoen Areetxo Ganbera-Abesbatzak eta emakumezko ahotsen Eskuz Esku Abesbatzak.
Egitaraua
- Irailaren 9tik 11ra
19:00-22:00 Itsas Azoka (itsasontzien maketak, itsaskiak, bakailaoa, itsas kontserbak...). Sarrera, dohainik. - Irailak 9, barikua
20:00 Son De L’Havana (Bartzelona). - Irailak 10, zapatua
20:00 Grup Arjau (Girona). - Irailak 11, domeka
20:00 Areetxo Ganbera Abesbatza eta Eskuz Esku Abesbatza.