Garazi Sanchezek bere lehenengo garaipena lortu zuen zirkuitu profesionalean pasa den uztailaren 24an, Portugalgo Santa Cruz Pro proban. 24 urteko kirolariak bere bigarren urte profesionalean egin du balentria, Afrikako Madeirako uhartean. Carol Henrique surflari portugesaren aurka jokatu behar izan zuen finala.
Santa Cruzeko garaipenaren ondoren, Euskal Herrian ere postu onak egin ditu Sanchezek: hirugarrena, Zarautzen; eta bosgarrena, Angelun. Horri esker, hasieran Europako QS sailkapeneko buru kokatu zen eta gaur egun laugarrena da maila horretan, Pauline Ado, Ariane Ochoa bilbotarra eta Justine Duponten atzean.
Azoreetako proban parte hartzeko. Zuzenean, bigarren saioan sartuko da Atlantikoko uretan. Bertan, Henrique izango du arerio, berriro ere.