Pasa den abuztuaren 24tik, García gogor entrenatzen dabil Rion, Espainiako gurpil-aulki gaineko saskibaloi-selekzioagaz. Bariku honetan estreinatuko da Jokoetan, Kanadako selekzioaren aurkako partidan, goizaldeko 02:30ean, Euskal Herriko ordutegiaren arabera. Partida zuzenean emango du Teledeporte telebista-kateak. A taldearen barruan, hurrengo arerioak hauek izango ditu: Japonia (barikuan, 20:45ean), Turkia (zapatuan, 15:00etan), Australia (domekan, 14:30ean) eta Herbehereak (astelehenean, 22:15ean). Espainiako selekzioa taldeko lehenengo lauen artean geratuko balitz, Garcíak final laurdenak jokatuko lituzke. Partida horiek aldi berean jokatuko dira, eguaztenean, 02:00etan. Finalerdietako demak, ostera, eguenean, hilak 15, izango dira, ordu berean. Azkenik, finala hilaren 17an izango da, 19:30ean.
Rio de Janeiroko kirol-lehiak iraungo duen 11 egunetan, guztira, 176 estatutako 4.350 kirolarik jardungo dute 22 kiroletan.