Itxas-Dive urpekaritza klubak urpean tutuagaz igeri egiten ikasteko eskola emango du; Pakea Getxo bela-eskolak bela ezagutzeko klaseak emango ditu; Getxo Kayaka piraguismo-klubak ere gauza bera egingo du kayakeko eskolakaz, eta Northwind elkarteak paddle-surf klaseak eskainiko ditu. Eskoletan parte hartzeko 8 urte beteta eduki beharko da.
Horrez gainera, Arriluzen karpa bat ipiniko da informazio-gune bategaz, eta gune horretan arku-tiro eskolak eta haurrentzako hainbat ekintza antolatuko dira 11:00etatik 14:30era arte. Irekiak izango dira eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.
Interesa duten guztiek eskola horietako edozeinetan eman dezakete izena edo informazio gehiago eskatu honako helbide elektroniko honetan: getxoaktibatu@getxo.net.