Mercedes Aristeguik irabazi du Albaceteko kadete-proba

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 12a, 12:45

Mercedes Aristegui, aurrean, eta Sofia Blanco tenislariak artxiboko irudian. © MUTUA MADRID

Jolaseta Errege Klubeko Mercedes Aristegui tenislariak irabazi du Etorkizun Oparoko Gazteen Zirkuituko azken proba, Albaceten. Aristegui Marina Benito madrildarrari nagusitu zitzaion finalean, 6-2 eta 6-4. Aurretik ere, Madrilen jokatutako proba irabazi zuen eta bigarren geratu zen Jolasetan, Lucia de la Puertaren atzean. Hala, uribekostar biak sailkatu dira Madrilgo Ciudad de la Raquetan jokatuko den kadeteen masterrerako, azaroan.

Hortaz aparte, Aristeguik ez du atsedenik hartu udan: Bizkaiko txapeldunak AEBetako proba bi irabazi zituen uztailean: Sarasota herrikoa eta Tampako Seminola lakuaren konterrikoa, biak Florida Estatuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun