Denera, hiru itsasaldi jokatu dituzte Getxo Kopan; azkena 16 miliatakoa izan zen AB kategorian, ekialdeko haize ufadakaz. Bertan, 40.7 modeloko "Yamamay" belaontziak erakutsi zuen garaiezina dela, hirugarren garaipena lortzean. AB kategorian, sailkapen orokorreko bigarren postuan geratu dira Paddy Aldecoaren "Uso Zuria" eta Juan Valdiviaren "Gaitero". Batak zein besteak 14 puntu batu dituzte, irabazlearengandik 11ra. Podiumetik kanpoko zerrenda honakoa da: "Phoenix", "Maitena", "Ashandar WOP", "Symphony", "Tana" eta "Urbegi".
Bestalde, C kategorian, Javier Truebaren "Nexus"-ek 4 puntuko abantaila atera zion Koldo Baezen "Marmontiha"-ri, zortzi miliako azken proba amaituta. Hirugarren sailkatua "Ramper" belaontzia izan zen. Atzean honakoak sailkatu ziren: "Emilu", "Irrintzi Lau", "Aizian" eta "Blai".
Azkenik, J80 modalitatean, "Mandovi"-k borroka estu eta zirraragarria mantendu zuen Gonzalo Iturberen "Pilgrim" ontziagaz, baina azkenean lortu egin zuen Getxo Kopa. Izan ere, sailkapenean 8 puntutan berdinduta geratu arren, Ramon Zubiagaren belaontziak garaipen absolutua izan zuen, lehenengo etapan lehenengoa izan zelako. Hirugarren sailkatua, Gonzalo Chavarriren "Fin Gol Fin" ontzia, puntu batera geratu zen.