Tragsa enpresari esleitutako lanok fase bitan egin dira. Lehenengoa, 400 metroko luzerakoa, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik Avanzadako zubiraino, 2013ko apiriletik 2015ko abendura bitartean egin zen 10,7 milioi euroko inbertsioaz. Bigarrena, 362 metrokoa, Avanzadako zubitik Leioa hiribideko zubiraino, 2015ko martxotik 2016ko martxora bitartean egin da, 5,5 milioi euroko inbertsioagaz.
Lehenengo tartean ibilgua 6 metrotik 11ra zabaldu da batez-beste, eta, horrenbestez, 4 aldiz handitu da ibaiaren hustutze-ahalmena. Metrora doan zubia ordezkatu egin zen egitura-hidrauliko eta geometria hobea zuen batengatik. Estaldura zati bat berriro jarri zen populazio dentsitate handiko ingurune honetako garraioa eta zerbitzuak ahalbidetzeko.
Bigarren tartean ibilgua batez-beste 13 metro zabaldu dute. Neguriko Karmengo pasabidea ordezkatu da hidraulikoki egokia zen beste batengatik eta eremua birlandatu egin da erribera-landare espezieakaz.
2008ko ekainaren 1ean jazotako ur-goraldiek kalte handiak sortu zituen Getxon. Hori dela eta, 2013 eta 2016.urteen bitartean Gobela ibaiaren egokitze hidraulikorako egin diren lanak, 2010tik 2011ra Salsidun eta Etxezuri-Larrañazubin egindakoak eta gaur egun 2016an Faduran egiten ari direnak duela 8 urteko antzeko gertakariak saihestera datoz