Txapeldunordea Danny León madrildarra izan zen eta podiuma Iván Federico italiarrak bete zuen. Haiekaz batera, beste 60 bat parte hartzaile izan ziren; Kalle Berglind iazko irabazlea eta Alain Goikoetxea Algortako skater algortarra lehenengo hamarren artean geratu ziren.
Masters kategorian, Sean Goff ingelesak estilo klasiko, dotore eta arinez txapela eskuratu zuen. Bigarren izan zen Diego Doural, Donostian bizi den galiziarra, eta hirugarren postua La Kanterako Jon Ander "Txufo"-rentzat izan zen.