Getxoko Alderdi Popularrak Areetako Zugatzarte etorbideko 8. zenbakian duen egoitzan preso gaixoen aldeko pintada agertu da, Eldiariodelnorte.es agerkari digitalak argitaratu duenez. Azaldu dutenez, ezezagunek pintaketa handi bat egin dute lokalaren pertsianan, honakoa irakur daitekeena: "Asesinos, preso gaixoak kalera orain".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!