Jakiunde Zientzia Arte eta Letren Akademiak antolatu du jardunaldia, Jakiundek Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako abiatu dituen Erronkak/Desafíos jardueren barruan.
Helburuak
Alde batetik, Bilboko Abrako ibai eta itsas paisaia argi eta itzalen bidez eraldatzen aritu ziren ekintzaileen belaunaldia nabarmendu gura da, Horacio Echevarrieta ekintzailea erreferentetzat hartuta.
Beste alde batetik, balioa eman gura zaie aldaketen gertalekuei, bereziki esparru hauek nabarmenduta: altzairugintza, burdinaren itsas merkataritza, azpiegitura higienistak, eta salgaiak ateratzeko industria eta portu eremu bateko aisialdi gune berriak.
Azkenik, izaera handiko lekuen nortasuna eta kultura (Bilboko Abrarena, kasurako) aprobetxatu gura dira, nonbaiteko parte izatearen sentimendutik eratortzen den esparru sozioekonomikoa garatzeko aukerak sortu ahal izateko.
Egitaraua
- 10:00:Agintarien ongietorria
- 10:30-12:00:Punta Begoña Galerietako bisita gidatua
- 12.00-12:40: "¿Migran también los paisajes? Espacios para el diálogo intercultural"
Mónica Luengo. ICOMOSeko (International Council of Monuments and Sites / Monumentu eta Leku Historiko eta Artistikoen Nazioarteko Kontseilua) Kultur Paisaien Nazioarteko Zientzia Batzordeko kidea.
- 12:45-13:30: "Agua, territorio e identidad cultural en Uruguay"
Javier Taks Donas.Antropologoa, Uruguaiko Errepublika Unibertsitateko irakaslea, Ikertzaileen Sistema Nazionaleko kidea, eta Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ura eta Kultura Unesco Katedraren koordinatzailea.
- 15:30-18:30: Mahai ingurua:"Paisaje, cultura e identidad"
Moderatzailea:Agustín Azkarate, UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedraren zuzendaria.
Hizlariak: Juan Manuel Madariaga, UPV/EHUko Kimika katedraduna, IBeAIkerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa ikertaldearen zuzendaria; Iñaki Antiguedad, UPV/EHUko Geodinamika katedraduna; Miren Onaindia, UPV/EHUko Ekologia katedraduna; José María Luna, PicassoFundazioko, Malagako Centre Pompidouko eta Errusiar Museokozuzendaria; Mónica Luengo eta Javier Taks Donas.
- 18:30: Kontzertua: Bilbao Iubilo Abesbatza (BIA)
BIAk nortasunagaz, itsasoagaz eta emigrazioagaz zerikusia duten hiru kantuz osaturiko errepertorio bat joko du. Bisita arruntetan parte hartzen dutenak kontzertura joan ahalko dira