Nekazaritza ekologikoa hartuko du zapatuan Algortako erdiguneak

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 16a, 10:55

Getxoko azoka bat, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA.

Bihar, zapatuan, Bio Getxo Nekazaritza Ekologikoko XI. Azoka egongo da Algortako San Nikolas plazan, Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoko Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzagaz. Jardunaldia 10:00etatik 15:00etara izango da, eta produktu ekologikoak dituzten 16 erakustoki egongo dira bertan, hurrengo produktuakaz: frutak, barazkiak, berakatzak, gazta mota batzuk, esne pasteurizatua, jogurta naturala, marmeladak eta zukuak, olioa, landare-patea, izozkiak, pasta, hestebeteak, txakolina eta kosmetikoak.

Taloa, txorizo ekologikoa, ardoa eta sagardo ekologikoa dastatzeko aukera izango da eta hainbat tailer ere izango dira. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun