Mantentze lanak direla-eta, Getxo Aquarium-a urrira arte itxita

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 16a, 10:48

Getxo Aquarium. © GOOGLE MAPS

Datorren astelehenetik, irailak 19, urriaren hasierara arte, Getxo Aquarium-a itxita egongo da, mantentze-lanak direla-eta. Izan ere, denboraren poderioz eta hezetasunen eraginez, ur tankeak dituzten hormak aldatu egin behar dituzte, oso hondatuta baitaude. Gainera, horma denak margotu ere egingo dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun