Sustapen Ministerioak 25.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako etxebizitzen prezioa aztertu du. Zerrenda horren buru Donostia dago berriro, eta, ondorioz, Estatuko etxebizitza libre garestiena duen hiria da (3.132,1 euro/m2), Estatuko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago (1.506,4 euro/m2).
Gipuzkoako hiriburuaren atzetik, Eivissa (2.689,8 euro/m2) eta Bartzelona (2.656,5 euro/m2) ageri dira, eta Getxo da zerrendan laugarrena (2.645,3 euro/m2).