Diru-laguntzok gutxienez 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera erroldatuta dauden herritarrek eskuratu ahal izango dituzte. Era berean, antzinatasun berean eskolatutako eta erroldatutako adingabeko seme-alabak izan behar dituzte, haur-hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBH mailara arte (hori barne).
Eskaera bakarra izapidetu ahal izango da seme edo alaba bakoitzeko. Eskaerak erabat beteta aurkeztu beharko dira Herritarren Arretarako Bulegoetako batean edo Getxoko Udaleko erregistro telematikoan. Eskaeragaz batera, honakoa aurkeztu beharko da: eskatzailearen NANaren fotokopia, familia liburua (eduki ezean, eskatzaileak adingabekoagaz duen ahaidetasun-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du) eta adingabekoaren ikastetxearen ziurtagiria.
Bete eta entregatu beharreko inprimakia eskuragarri dago herritarren arretarako bulegoetan eta Getxoko Udalaren webgunean.