Estatu Batuetako selekzioa 52-68 irabazi zuen. Hasieratik, bi taldeek defentsa sendoagaz ekin zioten partidari, aurkariaren akatsak bilatu nahirik. Espainiak talde amerikar boteretsuaren erasoei eutsi zien, eta uztaipean asmatu egin du. Dena den, estatubatuarrek gainetik bukatu zuten lehen laurdena: 8-12.
Bigarren partzialean Joshua Turekek sartu zen jokoan eta Estatu Batuek aldea handitu zuten, nahiz eta Asier Garcíaren gidaritzak aurkarien defentsa hautsi zuen eta taldekideek, hori baliatuta, puntuak lortu zituzten hainbat lekutatik jaurtita. Aldea murriztu zuten horrela, baina ezin izan zuten norgehiagoka berdindu. Sei puntuko abantailagaz heldu ziren Estatu Batuak atsedenaldira: 23-29.
Atsedenerako tartearen ondoren, Espainiak aukerak izaten jarraitu zuen, hirugarren laurdenean bost puntu azpitik amaitu zuten arren: 42-47. Partidari buelta ematea posiblea zen, baina azken partzialean hobera egin zuten estatubatuarrek defentsan eta urduriago jarri zen Asier Garcíaren taldea. Horrek garaipena eta urrea eman zizkien Estatu Batuei.
Gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioak lehen aldiz jokatu zuen finala Joko Paralinpiko batzuetan. Asier Garcíaren taldeak azken neurketa handia jokatu zuen multzoetako faseko bost partidetatik lau irabazi ostean, final laurdenetan Alemania azpiratu ondoren eta finalerdietan Britainia Handia menderatu eta gero.