Diego Lastra Gutierrezek 40 urte zituen 2015ean Baztan Abentura Parkean, Elizondotik gertu (Nafarroa), 100 metroko altueratik erorita hil zenean. Ezbeharra "Pendulua" izeneko atrakzioan gertatu zen.
Foruzaingoak ezbeharraren nondik norakoak ikertu ondoren, hildakoari beharrezko segurtasun soketako bat jarri ez ziotela ondorioztatu zuen. Hori dela eta, zuhurtziagabekeriazko hilketa delitua egotzi zioten atrakzioaren arduradunari.