Tosu Betirako plataformaren oharra:
Normala da landuta dagoen lurra porlanez betetzen ikusteak gugan ondoeza eragitea. Horregatik, bihotza daukan edonor triste geldituko da Hezetasuneko obrak ikusterakoan, eta era berean, burua daukan edonor badaki Ibarbengoako parkinga Andra Mari urbanizatzeko aitzakia baino ez dela. Oraindik, parking delakoa gelditzeko garaiz gaude, baina Getxoko azken landak babestu nahi baditugu tristezia hori protestarako grina bilakatzea ezinbestekoa izango da. Gure aldetik, ekimen honen helburua udaletxearen politika urbanistikoa salatzea eta bere moral bikoitza agerian uztea izan da. Barkatu eragozpenak...
EAJ, noiz utziko diozue landa eremuak urbanizatzeari? Zuen patrikek ez al dute hondorik?
Erresistentzia-kanpaldia
Tosu Betirakoek ohartarazi dutenez, Ibarbengoako aparkaleku "faraonikoa" laster eraikitzen hasiko dira. Oraindik ez da publiko egin zein izango den enpresa eraikitzailea, "baina udazkenean berriro diru goseak eramanda, Getxoko beste gune berde bat txikitzeko" asmoa dutela deitoratu dute.
Hori dela eta, erresistentzia-kanpaldia bat antolatzeko asmoa du Tosu Betirako taldeak. Hala, bertan erabiliko duten azpiegitura prestatzeko (janaria, xaboiak, kozinatzeko labea...) ikastaro desberdinak eta beste sorpresa batzuk antolatuko dituzte egunotan:
Irailak 22, eguena
- 18:00etan Jogurt eta gazta fresko tailerra.
Irailak 29, eguena
- 18:00etan Xaboi tailerra.
Urriak 1, zapatua
- 10:00etan Labe eraikuntza tailerra eta bazkaria.