Maria Villar Galaz Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren presidente eta, orain dela gutxira arte, UEFAren jarduneko presidente izan denaren loba da. Irailaren 13an bahitu zuten, taxi bat hartu eta gero, Santa Fe inguruan, Mexikoko IBMren bulegoen aurrean, bere lantokian, eta egun bat geroago hil zuten, Garcíaren esanetan.
Fiskalburuordearen arabera, biktimak "ez zuen kolpeen zantzurik gorputzean" eta "ez dugu sexu-eraso baten zantzurik topatu". Horrez gain, aurkitu zutenean, arropa jantzita zuen eta ez zeraman agiririk soinean. José Manuel García Margallo Espainiako Atzerri ministroak azaldu duenez, "bahitzaileek kutxa-zain batean harraoatu zuten eta sendiari hots egin zioten. Kopuru bat ordaindu zen, nahiz eta eskatutakoa baino gutxiago izan, eta uste genuen onik irtengo zela. Zoritxarrez ez da horrela izan". Mexikoko Errepublikako Prokuradoretza Nagusiak baieztatu du García Margallok esandakoa, "Proceso" aldikariak zabaldu duenez. Familiak, ostera, gezurtatu ditu ministroaren berbak: "han negoziatu zen dena ordaindu genuen".
Bere aldetik, Imanol Landa Getxoko alkateak bere elkartasuna adierazi dio biktimaren sendiari eta horren esanetara dagoela jakinarazi du.