Optimist modalitatean, Ander Sánchez Gasteizko Itsas Klubeko kidea nagusitu zen, Abrako Itsas Errege Klubeko Juan Olabarri ordezkariagaz berdinduta. Arabarrak lortu zuen sailkapen nagusia, bigarren itsasaldian irabazi zuelako. Hirugarren geratu zen Tanis Rey-Baltar.
Optimist B kategoriaren saria Kantabriara joan zen; Guillermo Hidalgok irabazi zuen. L´Equipe modalitatea ere, Luis Beltrán eta Hugo Castanedo kantabriarrentzat izan zen. Laser 4.7-n, Santanderreko Jaime Salcines nagusitu zen.
Beste sari denak Bizkaian geratu ziren: Manolo Rey Baltar bizkaitarrak Laser Radial kategoria irabazi zuen. 420 modalitatean, lehenak izan ziren Abrako klubeko Alejandro Gallego eta Marta Aguirre, Snipe-n Amadeo Torrens eta María Alonso Abrako bazkideek jaso zuten garaikurra. Azkenik, FEVA kategorian, bertako Andoni eta Iñigo Lejarraga nagusitu ziren.