"Jarduera horien bitartez lorezaintzan gure kaleak apaintzeko egiten ari garen ekintzak hobetzen ditugu. Hori guztia gure helburua lortzeko, hau da, herritarrek parke, lorategi eta lorez gozatzeko aukera izan dezaten era jasangarrian, hots, ingurumen eta ekonomiako baliabide gutxiago erabiliz", azpimarratu du Joseba Arregi Hirigintza Arloko zinegotziak.
12 lore mota
Udal iturriek azaldu dutenez, 12 lore mota erabiltzearen ondorioz, Getxoko hainbat leku publikoetan kolore biziko sorta handia ikusteko aukera dago. Hala, honako motak landatu dira: begonia mistoa, wing dragoia, gineako alegria, gitanilla gorria, hauts-belar eta geranio barietate desberdinak. Gehien erabili diren barietateak dira begoniak, wing dragoia eta gitanilla gorria.
Zuhaitzei dagokionez, 49 landatu dituzte, leku ezberdinetan, beste horrenbeste ordezkatu dituztenak. Batez ere zuhaitz zahar edo apurtutakoen ordez jarri dira: ekintza bandalikoengatik (3), haizeak (3) edo kamioek botatakoak (2).
Halaber, udalerriko kale batean ale berriak landatu dituzte. Erabilitako moten artean prunas kazan, lagunaria, bananondo, makal eta ezkiak daude.
Azkenik aipatu behar da altuera handiko 36 inausketa egin direla herriko 12 kale eta parkeetan. Batez ere ezkiak, makalak, bananondoak eta akaziak izan dira inausitakoak. Helburu nagusia izan da lortzea eraikinetako fatxadakaz zentzuzko tartea mantentzea.