Pola lantegiagaz ere aritu dira; fabrika hori Bordelen (Frantzia) dago eta bertan hainbat ekoizpen-polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere. Hauek guztiek lankidetzan martxan jarri dute sormen mugikortasun proiektu bat.
Mugikortasun proiektu horren bidez, parte hartzaileek eta partzuergoa osatzen duten proiektuko bazkideek hainbat zereginetarako aukera izango dute: topaguneak konpartitu, hitz egin, sareak eraiki, ideiak konektatu, sinergiak bilatu, eta ekimen berrietan kooperatu ahal izango dute.
Proiektuaren xede nagusia da Eurogunean, eta sortzaile gazteen artean, mugikortasun programa bat abian jartzea. Programak 2-3 eguneko egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie sortzaileei. Ekimen horiek aberasgarriak dira beren jardunerako, baita tresna egokiak proiektuak hobetzeko, sormena eta berrikuntza freskatzeko eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatzeko ere, Akitanian zein EAEn.
Lortu nahi diren helburu zehatzak ondorengo hauek dira:
- Ezagutza, esperientziak edota proiektu interesgarriak konpartitu, eta gazteen gaitasunak hobetu.
- Mugaz bestaldeko lankidetza aukeren eta ezagutzaren inguruan sentsibilizatu.
- Kapital soziala eta gazte sortzaileen kopurua areagotu, eta lan-sareak sortu.
- Negozio-aukera berriak identifikatu.
- Lurraldeko eragile dinamizatzaileen arteko sinergia berriak sustatu, baita Kultura eta Sormen Industria (KSI) arloan erreferente diren eragileen artekoa ere.
2016-2017 ikasturtean 3 deialdi argitaratuko dira: lehenengoa 2016ko urrian; bigarrena 2017ko urtarrilean eta hirugarrena 2017ko apirilean. Indarrean dagoen deialdian hautatua ez den izangaiak hurrengo deialdietan aurkezteko aukera izango du
Izena emateko online galdetegia eskuragarri dago www.bitamine.net webgunean. Prozedurari buruzko kontsultak faktoria@bitamine.net posta elektronikoan erantzungo dira.
Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak hemen: www.garapen.net/documentos/ficheros/documentacion_eu/Sortzaileen_Mugikortasunerako_Programa.pdf